Nor gara

Nor gara

Systems, 1994an sortua, pertsonetan oinarritutako proiektua da, aholkularitza teknologikoa ematen duena.

Egoitza nagusia Bilbon eta bulegoak Madrilen eta Valentzian izanda, Systems etengabeko hobekuntzara bideratutako profesional talde sendoa osatzen duten erakunde bat da.

Zein dira gure helburuak?

  • Gure egungo eta etorkizuneko bezeroak gogobeteta edukitzea, gure zerbitzuen kalitatea oinarri hartuta.
  • Berrikuntza, gardentasuna eta errentagarritasuna.
  • Eboluzio eta garapen profesional kualifikatua.
  • Enpleguaren jarraikortasuna eta egonkortasuna.

Zergatik Systems?

  • Bezeroarekin inplikatutako enpresa eta pertsonak.
  • %100 bezeroari begirako gizataldea.
  • Adituak zerbitzu kudeatuetan.
  • Arinak, malguak eta berritzaileak gara.
  • Ezagutza, konfiantza eta gardentasuna.

Kalitatearen bermea

Systems martxan jarri zenetik, Zuzendaritzak bezeroen gogobetetasuna, prozesuen etengabeko hobekuntza eta langileen gogobetetasuna bermatuko zituen kudeaketaren alde egin zuen.

Etengabe hobetzearekin konprometituta, enpresak lanean jarraituko du bere kudeaketa ahalik eta onena izan dadin beti.

Kalitatearen bermea

Gure bezeroek balioa ematen diote Systemsen egiten ditugun lanen kalitateari. Hori lortzeko, enpresaren estrategiak lau puntu garrantzitsu indartzen ditu:

  • Sistemen, zerbitzuen eta proiektuen barne-ikuskaritzak.
  • Abian jarritako neurriak hobetzeko eta aztertzeko ekintza-planak.
  • Zerbitzu, proiektu edo bezero bakoitzari begirako barne-prestakuntzarako plan espezifikoak.
  • Zerbitzu, proiektu edo bezero bakoitzari begirako arrisku-, jarraikortasun- eta trantsizio-plan espezifikoak.